Xabier Cárdenas Osésen omenez agur ekitaldi

2023/10/05

Urriaren 5ean Xabier Cárdenas Osés udan zendu zen ikaslearen omenez institutoko
patioan agur ekitaldi bat egin zen.

Intxaurrondo bat landatu genuen, hitz batzuk eta aurresku bat eskeini genizkion.

Bertaratutako guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu. Hezkuntza komunitateak egin dezakeen erakustaldirik hoberenetarikoa izan zen eta Iturraman transmititu nahi ditugun balioen erakusgarri.