Xedea, ikuspegia eta balioak

XEDEA

Institutuaren izateko arrazoia printzipio hauetan oinarritzen da:​​​​​

  • Kalitatezko hezkuntza oinarri izanik, gaitasunak abiapuntu izango dituen metodologia aktibo eta inklusiboa erabiliz eta ikasleen espektatibak zein trebeziak kontuan hartuz, eskola arrakasta lortzea; alegia, giza garapen integrala eskuratzea.
  • Sektore guztien (hots, ikasleen, irakasleen, gurasoen eta langileen) nahiak betetzeko, adostasunetik abiatuko den inplikazioa eta elkarlana bultzatzea giro egoki batean.

  • Garapen profesionalerako langileei etengabeko prestakuntza ahalbidetzea eta langile berriei ikastetxean integratzen laguntzea; baita honek dakarren hobekuntzan aritzeko aukera ematea ere.

  • Beste ikastetxeekin eta erakundeekin harremanak bultzatzea eta elkarlana sustatzea, egungo eta etorkizuneko beharren arteko oreka mantenduz eta funtzionamenduaren eraginkortasuna bilatuz ikastetxearen espektatibak asetzeko.

  • Gurea euskal irakaskuntza izanik, euskara maila jasoa sustatu eta euskal kultura garatzea kultura aniztasunaren baitan.

  • Desberdintasunak bere egiten dituen berdintasunean heztea, era guztietako diskriminazioa gaindituz eta pertsonen hazkunde integrala lortuz.

  • Mota guztietako trabak desagerraraztea, hezkuntza inklusiboa (barneratzailea) errealitate izateko.

     

IKUSPEGIA

Gure ikastetxeak honakoa nahi du:

  • Kultura maila handia eta ezagutza zabala eskaintzen duen kalitatezko ikastetxe euskalduna, kultura eta hizkuntza aniztasunari irekia eta komunikazio hizkuntzatzat euskara duena.

  • Ikastetxe hornitua: gaitasunak abiapuntu dituen metodologia, baliabide eta teknologia berriak eguneroko jardueran erabiltzen dituena, berrikuntza pedagogikoei irekia.

  • Irakasleriaren formazio eguneratua duena, ikastetxearen beharrei egokitua eta emozioen kudeaketan trebatua.

  • Nafarroako euskal irakaskuntzan aitzindari, darabiltzan metodologia berriengatik, oinarri duen ebaluazio formatiboarengatik eta jorratzen dituen proiektu solidario, osasungarri eta jasagarriengatik. Ikasleria euskaldunentzat erreferente arte alorrean.

  • Beste ikastetxeekin eta beste erakundeekin harremanak bultzatzen dituena.

  • Hezkuntza Komunitatearen kideen arteko errespetuzko tratua eta elkarlanerako giro egokia dituena; gizartean integratua eta eragilea dena.

  • Pertsonari buruzko ikuskera globala izango duena, pertsonen garapen integrala sustatuko duena eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko hierarkizazio soziokulturala gaindituko duena.

  • Inklusio ikuspuntua duen ikastetxea, ikaskuntza prozesuan ikasleen parte hartze handia bultzatzen duena, denen beharrei egokitzeko helburuarekin. Finean, elkarren arteko tratu ona eta elkarbizitza harmonikoa errazten dituena.

BALOREAK

Hezkuntza Komunitatean bultzatu nahi ditugun baloreak honako hauek dira:

  • Ideia, izaera eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonekiko errespetua.

  • Hezkuntza komunitateko talde guztien zein pertsona guztien arteko elkarlana.

  • Nork bere buruaren ezagupena eta onespena. 

  • Bizitzan zein eskolan ikasleen jarrera autonomo, kritiko, sortzaile eta dinamikoa.

  • Gizartean dauden arazoen inguruan hausnarketa eta horiek konpontzeko solidaritatea.

  • Jakin-min intelektuala: zientifikoa, kultural eta artistikoa. 

  • Puntualtasuna, errespetu adierazle gisa.

  • Lanarekiko eta ahaleginarekiko jarrera baikorra.

  • Naturarekiko, ingurugiro hurbilarekiko eta instalazioekiko begirunea.

  • Alor guztietan, eta nor bere jardunean, etengabeko hobekuntza.

  • Sexu-ezberdintasun estereotipaturik gabeko nortasun pertsonalaren errespetua.

  • Aniztasuna erronka eta aukeratzat hartua, ikaskuntza ingurua aberasteko.