APYMA

ITURRAMA BHIko Familien Elkarteko DBHko ikasle gehienak, San Frantzisko eskolatik, Hegoalde Ikastolatik eta Amaiur Ikastolatik datozen familiek osatzen dute.

 

Batxilergoa egiteko Nafarroako hainbat eremutako ikasleak ere etortzen dira.

 

Aldizka biltzen da, hilean behin, institutuko instalazioetan. Bilera horietara gure seme-alaben garapen akademiko eta pertsonalarekin lotutako edozein gairi buruzko iritzia eman nahi duten pertsona guztiak joan daitezke, baita ikastetxearen funtzionamenduaren hainbat alderdi, gai akademikoak eta abar eztabaidatu eta aztertu nahi dituztenak ere.

 

Era berean, familiei zuzendutako hezkuntzarekin lotutako hainbat gairi buruzko tailerrak eta hitzaldiak antolatzen ditu (hezkuntza emozionala, sare sozialak, arrisku-praktikak…) bai eta Institutuarekin lankidetzan aritzen da ikasleentzako prestakuntzetan.

 

Ordezkaritza-organo gisan, Zuzendaritza Batzordea dago (Lehendakaritza, Lehendakariordetza, Diruzaintza, Idazkaritza eta bokalek osatua), eta bere eskumeneko jarduerak antolatzen ditu. Helburu nagusia familien eta ikastetxearen arteko lotura eta ordezkaritza izatea da.

 

Familia gisa ditugun kezkak helarazteaz gain, ideiak ematea eta instalazioak hobetzen laguntzea.

ORDEZKARITZA;

  • Bizikidetza BATZORDEA: Iturrama BHIko familien elkarteko bi ordezkari daude Bizikidetza Batzordean.

Eskola KONTSEILUA: eskola Kontseiluan Iturrama BHIko Familien Elkarteko ordezkari bat eta familien ordezkari diren bi pertsona daude.