NAFARROAKO XIII. OLINPIADA KLASIKOETAN IRABAZLE ITURRAMAKO BI IKASLE

2025/05/12

Urtero Nafarroa mailan ospatzen diren Olinpiada Klasikoen XIII. edizioan parte hartu du aurten gure institutuak. Konkurtso honek hiru kategoria ditu, euskeraz zein gaztelaniaz egiten direnak: Konta ezazu Zerorrek A, B eta C. A kategorian DBH 4. mailako Iara Arambilet izan dugu irabazle, sentimenduz beteriko poema idatzi duelarik. Kategoria honetan, klasean Medusaren mito klasikoa landu eta gero, ikasleek mito honen errekreazio literario libre bat idatzi behar zuten. Iarak emakume ikuspegitik Medusak paira zezakeen mina ezin hobeki transmititu digu. B kategorian Beñat Elduayen izan dugu irabazle, metaforaz eta irudi literario indartsuez beteriko poema idatzi duelarik. Beste kategoria honetan, klasean Prometeoren mito klasikoa landu genuen, eta honen errekreazio literario librea egin behar zen. Beñatek poema epikoaren kutsuarekin idatzi digu Zeusen haserreaz eta Prometeoren indarraz.

Laster irakurri ahalko dituzue haien poema ederrak zein beste sarituen lanak honako estekan: https://sites.google.com/site/seecnavarra/concursos/traducciones-y-trabajos-premiados