FILOSOFIAREN EGUNA AZAROAREN 21EAN

2024/11/18

Aurtengo azaroaren 21ean, ostegunean, Filosofiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Iturrama BHIn ere aldarrikatu nahi dugu Filosofiaren beharra, hausnarketarako eta pentsamendu kritikoa garatzeko ezinbesteko tresna delako. Egun horretan bertan jarduera bereziak egingo dira, hala nola, 4.mailako Filosofia ikasgaiaren bisita DBHko 1.mailako geletan ipuin filosofikoak irakurtzeko eta komentatzeko, eta "kamiseta filosofikoa" kalera atera eta ikusgai jarriko dute 1. Batxilergoko ikasleek, baita argazki kolektiboa ere egin. Horretaz gain, audio filosofiko bat entzungai izanen da goiz-goizean klaseak hasi baino lehen, eta atsedenalditik bueltan. Azkenik, Balore etikoen saio lektiboetan, Filosofia zer den eta zertarako balio duen ezagutuko dugu.