Belaunaldien arteko topaketa: denborak banandu zuena memoriak batzen duenean - Iturrama BHI - Ikasnova
Belaunaldien arteko topaketa: denborak banandu zuena memoriak batzen duenean - Iturrama BHI
Belaunaldien arteko topaketa: denborak banandu zuena memoriak batzen duenean
2025/05/26
San Juan Bosco nagusien egoitzako hormetan, oraindik taupadaka dabiltzaten historien oihartzunak entzuten ahal dira. Joan den ostegunean, maiatzaren 15ean, Iturrama institutuko DBHko laugarren mailako ikasleek belaunaldien arteko zubi bat eraiki zuten hitza izanik tresna bakarra. Ikasleek urkeztuako erakusketa izan zuten bertan hizpide baita guda eta guda osteko gertaerak. Erakusketa bertan egongo da ikusgai datorren maiatzaren 28a bitartean.
Hazia komiki batek erein du. "El abismo del olvido", Gerra Zibileko isilune behartuak kontatzen dituena, ahots, keinu, oroimen bizi bihurtu da. Ikasleek beren irakurketa proiektu bisual eta esaldi ilustratu kontakizun partekatu bihurtu dutelako "Benetako ahanztura gogoratzen duen inor geratzen ez denean iristen da", gogorarazi zuen Antonio Hernandezek, antolatzaileetako batek. Eta goiz hartan, ahanztura isildu egin zen.
Aretoa emozioz bete zen. Fintasunez, ikasleek beren lanak erakutsi zituzten, helduek arimaren bazterretan lo egiten zuten familiako istorioak partekatzen zituzten bitartean. "Gerrak oso istorio desberdinak sortzen ditu, baina elkar lotzen dituena mina da", esan zuen Marta Martinezek. "Nire birraitona isildu egin zen, hori guztia existitu ez balitz bezala, horren itxurak eginez. Beste batzuek ahanzturak eraman ez zitzan kontatzen zuten. Bi modu desberdin, biak balekoak baina oso gogorrak ".
Jardunaldian zehar, testigantzak loratuz joan ziren. Komikitik bertatik ateratakoak ziruditen esaldiak entzun ziren: "Aitak edonor hartzen zuen, jateko ez bazuen ere. Lau jaten dituzten lekuan, bost ere jaten dituzte ", kontatu zuen Mari Carmen Gimenez irakurketa klubeko kideak.
Ekitaldia izteko ikasleek abestu egin zuten. Aimarrek, Saioak eta Jonek "Maravillas" eskaini zioten egoitzako parte diren nagusiei, Berri Txarrak taldearen Maravillas Lamberto abestia kantatu duten neskatoari ahotsa ematen diona, isildutako izugarrikeriaren ikur. "Hunkitu egin naiz pasadizoak entzunda... eta baita abestiarekin ere", esan zuen Eder Santanak. "Oso garrantzitsua da gure historia ezagutzea eta adinekoekin hitz egitea. Oso polita izan da ", gaineratu zuen Unai Elizaldek.
Ederra izan da. Gordina izan da. Oroimen bizia izan da. "Iragana gogoratzea erabakigarria da", esan zuen Concha del Pilarrek. "Ikaragarria da komiki batek mugi dezakeen guztia", ondorioztatu zuen Helena Gutierrezek.
Argiak itzali zirenean eta marrazkiak hormetan zintzilik geratu zirenean, ziurtasun bat airean geratu zen: memoria partekatuak ez duela historia bakarrik irakasten, gizatasuna ere irakasten duela.