ARTE BATXILERGOKO IKASLEAK GUGGENHEIMEN

2025/02/07

Arte Batxilergoko ikasleak Bilboko Guggenheim museora joan ziren bisitan, bi urtetik behin egiten den jardueran. Aurtengoan, Hilma af Klint margolari suediarraren lanak ikusteko aukera paregabea izan dute. Bisita gidatua amaitu ondoren, museoa bera eta bertako beste erakusketak ikusi ahal izan dituzte. Hilma af Klinten (Stockholm, 1862–1944) margolan eta marrazkiak Kolorez beteriko pieza ausartak dira, ageriko errealitateari erreferentzia egin beharrak dakartzan loturetatik askeak sarritan. Tradizio akademikoaren konbentzioak alde batera utzi zituen eta bere garaiko korronte zientifiko-espiritualetan jarri zuen arreta, hiztegi artistiko pertsonal eta bakarra sortuaz.

Emakume artistak kopiatzeko bai baina berritzeko gai ez zirela uste zen testuinguru batean, oso gutxitan jarri zuen bere obra erakusgai. 1986an antolatu zuten haren obraren lehen erakusketa, hura hil eta berrogeita bi urtera. Beste zenbait hamarkada igaro behar izan dira Hilma af Klintek utzitako ondare bikainak merezitako lekua har dezan.