4. mailako ikasleen Geltokira bisita

2025/01/08

GELTOKIRAKO BISITALDIA


Aurreko egunean Geltoki izeneko Iruñeko gune kultural bisitatzera joan ginen bertan, Ametsek azaldu zigun “trastoteka” izeneko gela bat zegoela non eta jendeak ekarritako gauzak alokatzen zituzten euro gutxi batzuen truke. Hainbat produktu zeuden, hala nola, arropa, musika egiteko tresnak, zurgintzako tresnak,…


Komentatu zigun eszenatoki bat jarri ahal zutela norbaitek ikuskizun bat egin nahi bazuen. Adibidez, abestea, dantzatzea, kitarra jotzea…oso ongi iruditu zitzaigun, oso ideia ona zelako. 


Gainera, kontsumismoaren inguruan ere hitz egin ziguten, horrek gure bizitzan duen eragina eta gure gizartean zergatik hain errotuta dagon azalduz. Izan ere, gizarte kapitalista batean bizi gara eta txikitatik kontsumismora ohitzen gaituzte; horretaz gain, azaldu  ziguten askotan erosten ditugula behar ez ditugun gauzak, kontuan eduki gabe nork, non edo nola egin dituzten, eta horrek dituen eragin guztiak, ez soilik gure gizartean, baizik eta mundu mailan, kanpoko produktuak erostean ez gara konsziente zelako lan baldintzak dituzten hori egin dutenek, zer nolako kutsadura sortzen den urrutitik ekartzen badituzte, garraioak direla eta, adibidez. Hau guztia dela eta, Km0ren inportantzia azpimarratu ziguten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leku oso irekia da pertsona guztientzat, leku oso goxoa da, denda bat dago, musika lasaia, kafetegi bat, lehen esan dudanez oso leku atsegina da egoteko eta erosteko, primerako kalitatekoa da janaria, lehen azaldu dugun bezala, Km0, eta hori asko baloratzen da.


Gure ustez horrelako leku gehiago egon beharko lirateke, azken finean, leku honetan diru gutxiren truke objektuak lortu ahal ditugu, eta gutxiago kutsatzen, gainera. Halaber, honek jendeari diru asko utzi gabe proiektu berriak hasten laguntzen dio eta horrela musika jotzen edo beste gauza batzuetan hasten laguntzen die.


Filosofiako DBH 4. mailako ikasleak