2025 urteko Ikasbidaia: abentura itzela! - Iturrama BHI - Ikasnova
2025 urteko Ikasbidaia: abentura itzela! - Iturrama BHI
2025 urteko Ikasbidaia: abentura itzela!
2025/05/14
ITURRAMA. Hilabete batzuk lehenago hasi zen dena, ikasturte hasieran, ikasleak, DBHko azken urtearekin ilusionatuta, gehien espero zen unea antolatzen hasi ziren: ikasbidaia. Gogo biziz eta espiritu ekintzailez, institutuaren logoa diseinatu zuten eta kamiseta, jertse eta poltsak saldu zituzten dirua biltzeko. Ekimen horri esker, bidaiaren gastuen zati bat ordaintzea lortu zuten "ekarpen garrantzitsua izan da bidiaren prezioa merketzeko eta jarduera interesgarria taldea sendotzen eta eratzen joateko", ikasleek adirazi duten bezala.
Azkenik, apirilaren 12an, ostirala, goizeko zazpietan, Calellara abiatu ziren. Lehen geldialdia Murillo de Gállegon (Huesca) egin zuten, eta raftinga egin zuten Gállego ibaian, paisaia ikusgarriz eta Mallos de Riglos handiosez inguratuta. Adrenalinaz beteriko eguna, abenturari hasiera eman ziona.
Bigarren egunean, lehen gauaren ondoren, Tarragonara joan ziren. Goizean Tarraco hiri erromatarraren aztarnak bisitatu zituzten, eta arratsaldean aisialdiaz gozatu zuten hirian paseatzeko edo hondartzan erlaxatzeko. Gauak anekdota berriak ekarri zituen, irakasleek ordutegi malguagoa utzi baitzuten hotelera itzultzeko.
Hirugarren egunean Bartzelonara eraman zituen. Autobusetik, gida bat joan zitzaien Montjuïc, Arc del Triomf, la Pedrera, Casa Batlló eta beste leku enblematiko batzuk ikusten zituzten bitartean. Sagrada familiaren aurrean gelditzeko astia ere izan zen. Bisitaren ondoren, taldeak askatasunez paseatu ahal izan zuen hirian zehar eta oroigarriak erosi ahal izan zituen bere familientzat.
Laugarren eta azken egun osoa Port Aventuran gozatzeko erreserbatuta zegoen. Aurreikuspenak altuak baziren ere, baina, bisitari-kopuru handiak zeuden, jaieguna zen eta. Horregatik ilara luzeak sortu zituen, eta, ondorioz, atrakzioetarako sarbidea zaildu zen. "Egunik txarrena izan zen", zioen Mikel Ezkieta 4. B mailako ikasleak. "Lau ordu itxaron nituen atrakzio baterako, eta ezin izan nintzen bakar batean ere ibili, ilara amaigabeengatik". Port Aventuran bizitakoa aparte, azken gauak, hotelera itzultzeko ordurik gabe, ederki konpentsatu zuen eguna. Ospakizun, adiskidetasun eta festa gaua izan zen.
Apirilaren 16an, asteartea, goizeko hamarretan, taldea Iruñera itzuli zen ametsez, erresaka emozionalez eta oroitzapenez, anekdotaz eta une onez betetako motxila batez. Zalantzarik gabe, guztion oroimenean iraungo duen esperientzia.
Testua: Eder Santana Costas
Argazkiak: Iñaki Landa García