Hezkuntza-eskaintza LH GZ MARKETIN eta PUBLIZITATE

ATE IREKIAK 2024-25

APIRILAREN 11an 16:30H

Gure irakasleek eta ikasleek Marketin eta Publizitate ziklo hau nolakoa den kontatzea nahi baduzu, zatoz Iturrama BHI-ra!

ATE IREKIEN KARTELA

INFORMAZIO OROKORRA

  • Eskaintza: Marketin eta publizitateko goi-mailako teknikaria. Info. gehiago esteka honetan.
  • Modalitatea: presentziala, DUAL orokorra
  • Hizkuntza: euskara elebiduna (2 modulu ingelesez) (e-i).
  • Kredituak: 120 ECTS
  • Iraupena: 2 ikasturte
  • Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina, 3. mailako D gradua.
  • Europako erreferentea: CINE - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

BERARIAZKO INFORMAZIOA

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 14.30etik 20.30ra. Atsedenaldia: 17:15etik 17:45ra.
  • Metodologia: Metodologia aktiboen bidez lantzen dira lanbideari lotutako edukiak, prozedurak eta jarrerak. Kimua metodologia jarraitzen duten proiektuak aurrera eramaten dira: modulo ezberdinetako jakintzak uztartzen dira lan-munduarekin harreman estua duten proiektuak sortzeko, inguruko enpresekin elkarlanean. 
  • Duala: Asistentzia-maila egokia ziurtatzen duten ikasleek inguruko enpresa eta erakundeen lan zentroetan osatuko dute haien formakuntza (1. ikasturtean: 120 ordu inguru; 2. ikasturtean: 380 ordu inguru); hau da, formakuntza ordu guztien %25a benetazko ingurune produktiboan garatzen da.
  • Elebitasuna: Ikasturte bakoitzean modulo bana ingelesez jorratzeko aukera dago. Gainera, CNAIrekin elkarlanean, nahi izan ezkero eta dohainik, klase orduetatik kanpo elebitasun programa europarra garatzen da: klaseak, zertifikazioa eta egonaldia atzerrian.
  • Nazioartekotasuna: Erasmus+ (info. gehiago weborriaren "Nazioartekotasuna" atalean)
  • Ikasteko materiala eta espazioak: 
  • Ikasgela nagusia: Guztiz ekipatua. Ordenagailu bana ikasle bakoitzarentzat, beharrezkoak diren softwarekin (diseinu grafikoa egitekoak barne), proiektorea eta arbela.
  • Ikasgela osagarria: bilerak, talde-dinamikak, konferentziak edo klase magistralak eta aurkezpenak egiteko gela: ordenagailu bakarra, arbela digitala, espazio gardena.
  • Kapazitazio digitalerako gela: bereziki hornitutako gela, ikasleen gaitasun digitalak garatzeko aproposa.

LANBIDE IRTEERAK

Marketineko eta publizitateko goi-mailako zikloa amaitzen duzunean, zer zeregin eta lanpostutan lan egin ahal izango duzu?

  • Produktu-buruaren laguntzailea
  • Marketineko teknikaria.
  • Publizitateko teknikaria.
  • Harreman publikoetako teknikaria.
  • Marketineko eta komunikazioko ekitaldien antolatzailea.
  • Publizitate-enpresetako komunikabideetako laguntzailea.
  • Komunikabideetako emisio-kontrolatzailea.
  • Merkatu-azterketetako eta iritzi publikoko teknikaria.
  • Landa-lanetako teknikaria.
  • Inkestatzaile taldearen ikuskatzailea.
  • Inkesta eta zentsuetako agentea.
  • Merkatuen ikerketetarako datu-kodifikatzailea.

Autoenplegua: Enpresa bat sortzeko edo autonomo gisa lan egiteko asmoa baduzu, ziklo honek ezinbesteko erramintak emango dizkizu zure negozioa nabarmentzeko gaur egungo lehiaketa maila handiko merkatuetan.

LANBIDE-GAITASUNEN AKREDITAZIOA

Baduzu esperientzia profesionalik, baina ez duzu hori egiaztatzen duen ziurtagiririk?
Esteka honetan zure lanbide-gaitasunak akreditatzeko aukerei buruzko informazioak aurkituko dituzu. Goi mailako zikloetan izena emateko eta moduloak konbalidatzeko aukera berriak ireki dira Lanbide-prestakuntza integraturen lege berriaren bidez... Anima zaitez!