Hezkuntza-eskaintza LH GZ MARKETIN eta PUBLIZITATE - Iturrama BHI - Ikasnova
Hezkuntza-eskaintza LH GZ MARKETIN eta PUBLIZITATE - Iturrama BHI
Hezkuntza-eskaintza LH GZ MARKETIN eta PUBLIZITATE
ATE IREKIAK 2024-25
ATE IREKIAK 2024-25
APIRILAREN 11an 16:30H
Gure irakasleek eta ikasleek Marketin eta Publizitate ziklo hau nolakoa den kontatzea nahi baduzu, zatoz Iturrama BHI-ra!
INFORMAZIO OROKORRA
INFORMAZIO OROKORRA
- Eskaintza: Marketin eta publizitateko goi-mailako teknikaria. Info. gehiago esteka honetan.
- Modalitatea: presentziala, DUAL orokorra
- Hizkuntza: euskara elebiduna (2 modulu ingelesez) (e-i).
- Kredituak: 120 ECTS
- Iraupena: 2 ikasturte
- Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina, 3. mailako D gradua.
- Europako erreferentea: CINE - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
BERARIAZKO INFORMAZIOA
BERARIAZKO INFORMAZIOA
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 14.30etik 20.30ra. Atsedenaldia: 17:15etik 17:45ra.
- Metodologia: Metodologia aktiboen bidez lantzen dira lanbideari lotutako edukiak, prozedurak eta jarrerak. Kimua metodologia jarraitzen duten proiektuak aurrera eramaten dira: modulo ezberdinetako jakintzak uztartzen dira lan-munduarekin harreman estua duten proiektuak sortzeko, inguruko enpresekin elkarlanean.
- Duala: Asistentzia-maila egokia ziurtatzen duten ikasleek inguruko enpresa eta erakundeen lan zentroetan osatuko dute haien formakuntza (1. ikasturtean: 120 ordu inguru; 2. ikasturtean: 380 ordu inguru); hau da, formakuntza ordu guztien %25a benetazko ingurune produktiboan garatzen da.
- Elebitasuna: Ikasturte bakoitzean modulo bana ingelesez jorratzeko aukera dago. Gainera, CNAIrekin elkarlanean, nahi izan ezkero eta dohainik, klase orduetatik kanpo elebitasun programa europarra garatzen da: klaseak, zertifikazioa eta egonaldia atzerrian.
- Nazioartekotasuna: Erasmus+ (info. gehiago weborriaren "Nazioartekotasuna" atalean)
- Ikasteko materiala eta espazioak:
- Ikasgela nagusia: Guztiz ekipatua. Ordenagailu bana ikasle bakoitzarentzat, beharrezkoak diren softwarekin (diseinu grafikoa egitekoak barne), proiektorea eta arbela.
- Ikasgela osagarria: bilerak, talde-dinamikak, konferentziak edo klase magistralak eta aurkezpenak egiteko gela: ordenagailu bakarra, arbela digitala, espazio gardena.
- Kapazitazio digitalerako gela: bereziki hornitutako gela, ikasleen gaitasun digitalak garatzeko aproposa.
LANBIDE IRTEERAK
LANBIDE IRTEERAK
Marketineko eta publizitateko goi-mailako zikloa amaitzen duzunean, zer zeregin eta lanpostutan lan egin ahal izango duzu?
- Produktu-buruaren laguntzailea
- Marketineko teknikaria.
- Publizitateko teknikaria.
- Harreman publikoetako teknikaria.
- Marketineko eta komunikazioko ekitaldien antolatzailea.
- Publizitate-enpresetako komunikabideetako laguntzailea.
- Komunikabideetako emisio-kontrolatzailea.
- Merkatu-azterketetako eta iritzi publikoko teknikaria.
- Landa-lanetako teknikaria.
- Inkestatzaile taldearen ikuskatzailea.
- Inkesta eta zentsuetako agentea.
- Merkatuen ikerketetarako datu-kodifikatzailea.
Autoenplegua: Enpresa bat sortzeko edo autonomo gisa lan egiteko asmoa baduzu, ziklo honek ezinbesteko erramintak emango dizkizu zure negozioa nabarmentzeko gaur egungo lehiaketa maila handiko merkatuetan.
LANBIDE-GAITASUNEN AKREDITAZIOA
LANBIDE-GAITASUNEN AKREDITAZIOA
Baduzu esperientzia profesionalik, baina ez duzu hori egiaztatzen duen ziurtagiririk?
Esteka honetan zure lanbide-gaitasunak akreditatzeko aukerei buruzko informazioak aurkituko dituzu. Goi mailako zikloetan izena emateko eta moduloak konbalidatzeko aukera berriak ireki dira Lanbide-prestakuntza integraturen lege berriaren bidez... Anima zaitez!