Sari banaketa - Iturrama Paper Bridge

2025/06/24

Ekainaren 12an, ostegunean, Paper Bridge zubi-lehiaketaren sari banaketa ospatu zen gure institutuan. Lehiaketa honek ikasleen sormena, ingeniaritza-gaitasunak eta talde-lana sustatzen ditu paperezko zubiak eraikiz.

Ekitaldian, irabazle izan ziren ikastetxeetako ikasleak izan genituen gurekin, euren sariak jasotzera etorri ziren, eta parte hartzeagatik gure eskerrona jaso zuten.

Sailkapena honela geratu zen:

1. saria: 10. taldea, Biurdana BHI

2. saria:  5. taldea, Biurdana BHI

3. saria: Ponte di Carta, Iturramako BHI

Gure institututik zorionak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei erakutsitako mailagatik, eta eskerrak ikasleei eta irakasleei egindako lanagatik. Zorionak irabazleei!